Gure Ametsa
Gure ametsa izango litzateke Atxondoko bailara baratze agroekologiko txikiz betetzea. Biodinamikaren eta animali trakzioaren laguntzaz, bertako biztanleen fruta, barazki eta senda belar guztiak asetzeko gai izatea. Soberakinak biltzeko eta eraldatzeko gune komunitario bat izatea, eta erle, behi, ahuntz, ardi eta landareekin lan egiten dituzten aliatuak izatea… benetako iraunkortasun material eta emozionalerantz bidea eginez.








































